Dantza koreograf
Multzoa zinta dantza batek eta arku dantza batek sortzen dute. Lehenengoan taldea osotzen duten zortzi neskek euskal folklorean hain ezaguna den zintadun zuhaitzaren inguruan zintak kordatzen dituzte. Bigarrenean berriz talde berak zuri eta gorri koloredun arkuak eskuetan dituztela figura koreografiko batzuk sortzen dituzte musikaren doinuarekin.
Neskek ohiko gorularien jantzia daramate, lepoanzapia loturik. Gorulariaren jantzia gona gorriz, korpiño batez estalitako
AURRESKUA-
Emakumeen aurresku edo Lekeitioko Soka Dantza bezala eza
Dantza hau Eguzki dantza edo Eguzki jaia izenez ere ezaguna da, udako solstizioarekin eta errito tradizionalekin duen harreman handia argi geldituz.
Dantza honetan erabiltzen den gaur egungo janzkera XIX. mendekoa da: gona beltz luzeak, alkandora zuria eta sorbaldetan Manilako xalak, garai hartan hain ezagunak zirenak.Dantzarako erabiltzen diren musika tresnak txistua eta danbolina dira.
DANTZARI DANTZA-
Izen honekin biltzen den dantza multzoa, Bizkaiko bilduma folklorikorik garrantzitsuena da zalantzarik gabe, eta baita Euskal Herri osoko garrantzitsuenetakoa ere, dantza honek ederki erakusten baitu euskal herri eta kulturaren nortasun eta indarra.
Antzinatik g
EZPATA DANTZA-
Dantzak hurrengo zatiak ditu:
- Sarrera: Plaza hartu ondoren taldeak bilakaerak errepikatzen ditu atzerantz eta aurrerantz ezpaten gurutzaketekin pabilioia sortuz. Talde honek ohorezko pasillo bat egiten du Ezpata Txikiak sartzeko eta dantzari hasiera emateko.
- Oinarria: Dantza honen ezaugarri nagusia Maisu Za
harraren goratzea da, ezpatekin egindako ‘rose’ edo parrillaren gainean.
- Ezpata jokoa: Maisu Zaharra goian dagoela Ezpata Txikiek dantza bat burutzen dute Maisu Zaharrak ezpatekin joko bat egiten duen bitartean. Dantza honek Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka bat simulatzen du, eta duelu honen bukaeran ez dago ez garailerik ezta garaiturik ere. Aditu askok nekazari-gizarteetan propioa den orekaren ezaugarri bezala hartzen dute.
- Parrilla desegiten da plazatik irteteko, Ezpata Txikientzako ohorezko arkua berregin ondoren.
Ezpata Txiki: 2 edo 4 dantzari izan daitezke. Alkandora zuria eta zinta gorridun praka zuriak daramatzate, zinta gorridun abarketa zuriak, txapela eta gerriko gorriak, besoetan zinta gorriak eta kolore bereko lepokoa. Bi sastakai daramatzate kirtenean zapi zuriekin. Ez dute eskapulariorik janzten.
Dantzariak: Aurrekoen antzera janzten dira, hau da, alkandora zuria, zinta gorridun praka zuriak, zinta gorridun abarketa zuriak, txapela eta gerriko gorriak, besoetan zinta gorriak eta kolore bereko lepokoa. Hauek ostera, eskuineko sorbaldatik gerriraino gurutzatzen den banda gorri bat ere badaramate eta lau eskapulario, bi aurrean eta bi atzean, San Miguelen irudiarekin eta Xemeingo elizbarrutiaren armarriarekin.
