martes, 5 de octubre de 2010

Metal Boskotea

Kamarako musika joten duen talde hau bi tronpeta tronboi bat tronpa bat eta tuba batek osatzen dute.
Hauen musika lanen artean estilo eta garai ezberdineko lanak agertzen dira. Hauek interpretatzen dituzten lan gehienak bandarako edo orkestarako idatziak izaten dira, garai haietan ez baitziren hauentzako lanik idazten, ez baitziren besteak bezain famatuak. Beranduago XX. mendean hasi ziren musikariak metal boskotearentzako lanak idazten.

Tronpeta: Haizezko instrumentua da. Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Tronpeta gehienetan Sib afinatua egoten da ( afinazio normala baino tonu bat beherago).
Archivo:Trumpet 1.jpg
Tronpa: Tronparen tinbrea aberats eta esanguratsua da. Instrumentu honek soinu leunak jo ditzake baina baita gogorrak ere. Tronpa tutu luze eta estu batez osatua dago, tutu hau kiribildu egiten da eta pabiloi ireki baten bukatzen da. Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Normalean Fa-n edo Sib- ean afinatzen da.

Archivo:French horn front.png


Tronboia: Tronboia instrumentu aereofonoa da metal-haizeen familiakoa. Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Nota ezberdinak tutu mugikor bati esker sortzen dira, VARA deiturikoa.

Archivo:Posaune.gif

Tuba:  Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Gaur egun orkestetan tuba bakarra egon ohi da metalen ataleko baxu bezala ibilia. Bandetan Mib eta Sib-ean afinatutako tubak erabiltzen dira, baina Fa eta Do-an ere afinatzen dira.
Archivo:Two F tubas.jpg

Euskal Herrian esanguratsuenetakoa Azpeitiko metal boskotea da. Hona emen " El rey leon" lana azpeitiko metal boskotearen eskutik:
http://www.youtube.com/watch?v=39D2peveWDM

No hay comentarios:

Publicar un comentario