jueves, 28 de octubre de 2010

Soinuaren grabazio eta erreprodukzioaren historia.


Soinuaren eta erreprodukzioaren 
historia. 

1) 1881ean   Thomas Alba Edison      Fonografoa.

 

2) 1898an  Berliner anaiak    Fonografoarentzat diskoak.



3) XX.
Mendean             CBS etxeak               LP-ak (Long play)


4) 1970-eko     hamarkadan            kaseteak


5) 1990ean                                CD (Disko trinkoa)


6) Gaur egun         ….                               MP3, DVD.

martes, 12 de octubre de 2010

Orff instrumentuak.


Orff-Schulwerk edo Orff metodoa pedagogia musikal aktibo bat da, Carl Orff alemaniarrak garatu zuena.
1925-1950 urtealdira hasi zen musika-heziketan gorputz-perkusioari inportantzia ematen zion metodologia hau.Metodo horrek garrantzi handia ematen die abesten duen ahotsari, hitz egiten duen ahotsari (lengoaia eta erritmoa), tresnei (bai perkusio-tresnei, bai “keinu ozen” ere deitzen diren gorputzperkusioei).

Perkusioa bi taldetan sailka daiteke eta bi talde honek azpi talde gehiagotan.

Ez zehaztuak (laguntza erritmikorako egokiak,notarik gabeak) :
- Egurrezkoak: klabeak, txina kaxa, krixkitinak, marakak, temple-block, güiro.
- Metalezkoak: platera, triangelua, txintxarriak, krotalo, kaskabilo.
- Menbranazkoak: timbalak, panderoa, pandereta, bongoesa.

Zehaztuak : Melodiak joteko gaitasuna dutenak, baketekin joten diren laminez osatuak daude. Lamina hauek egurrezkoak edo metalezkoak izan daitezke eta behe aldean noten izena eraman ohi dute. Metalezko xafladunak, ekialde urrunean oinarritutakoak, metalofonoa eta karriloia dira, eta egurrezko xafladunak, afrikako instrumentuetan oinarrituak, xilofonoak.



ZEHAZTUAK

Xilofonoa:
 Perkusiozko musika tresna da, soinu zehatzeko laminofonoa, jatorria XVIII. mendean duena. Zurezko xafla bakoitza eskala kromatikoaren musika nota zehatz baten arabera gozatzen da. Xaflen ordena, piano baten teklatuaren oso antzekoa da.
Xilofonoak, bere ahaide marinbak baino doinu biziagoa du, eta musika notak, askoz gutxiago mantentzen ditu. Xilofonoek, perkusio xafla laburrak dituzte.
Metalofonoa:
Lamina perkusiozko instrumentuak IDIOFONO ere deritzaien musika tresnak dira, hau da, hauek kolpatzean materialak bibratu egiten du soinua sortuz.
Karriloia:
Karriloia deritzo eskala musikalean jarrita dauden kanpaien multzoari, eta hauek mailu batez kolpatuak izaten dira bi modu hauetara:
              - Eskuz.
              - Teklatu batek mugitzen dituen mailu multzoarekin.


 EZ ZEHAZTUAK

Egurrezkoak: KLABEAK
Klabeak perkusiozko instrumentuak dira, egurrez eginikoak. Egur trinkozko 2 makilaz osatua dago eta elkarrekin kolpatuz sortzen da soinua. 2'5cm- ko diametroa dute, 20 cm- ko luzerarekin.

Metalezkoak: TRIANGELUA
Triangelua metalezko perkusiozko musika tresna idiofonoa da, orkestretan erabilia. Altzairuz egindako triangelua da, angelu batetik zabalik dagoena, soka edo alanbre batetik zintzilik egoten da eta metalezko, egurrezko edo plastikozko hagatxo batekin eraginez jotzen da, hagatxo honi batidore deitzen zaio. Idiofonoen familiako musika tresna da, tresna beraren bibrazioaz soinua sortzen duelako.


Menbranazkoak: TINBALAK
Tinbala perkusiozko musika tresna da, orkestra eta musika talde handietan erabilia.Perkusio-instrumentua. Kaxa kobrezko esferaerdia da, altuera jakin bateko soinuak sortzen dituen larrua edo bestelako mintz elastikoa du eta mazo-antzekoez kolpatuz jotzen da. Sortzen duen soinuaren altuera aldatu ahal izateko, mintzaren tentsioa aldarazten duen mekanismoa du.








martes, 5 de octubre de 2010

Metal Boskotea

Kamarako musika joten duen talde hau bi tronpeta tronboi bat tronpa bat eta tuba batek osatzen dute.
Hauen musika lanen artean estilo eta garai ezberdineko lanak agertzen dira. Hauek interpretatzen dituzten lan gehienak bandarako edo orkestarako idatziak izaten dira, garai haietan ez baitziren hauentzako lanik idazten, ez baitziren besteak bezain famatuak. Beranduago XX. mendean hasi ziren musikariak metal boskotearentzako lanak idazten.

Tronpeta: Haizezko instrumentua da. Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Tronpeta gehienetan Sib afinatua egoten da ( afinazio normala baino tonu bat beherago).
Archivo:Trumpet 1.jpg
Tronpa: Tronparen tinbrea aberats eta esanguratsua da. Instrumentu honek soinu leunak jo ditzake baina baita gogorrak ere. Tronpa tutu luze eta estu batez osatua dago, tutu hau kiribildu egiten da eta pabiloi ireki baten bukatzen da. Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Normalean Fa-n edo Sib- ean afinatzen da.

Archivo:French horn front.png


Tronboia: Tronboia instrumentu aereofonoa da metal-haizeen familiakoa. Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Nota ezberdinak tutu mugikor bati esker sortzen dira, VARA deiturikoa.

Archivo:Posaune.gif

Tuba:  Soinua jotzen duenaren ezpainek bokilan eginiko bibrazioari esker sortzen da. Gaur egun orkestetan tuba bakarra egon ohi da metalen ataleko baxu bezala ibilia. Bandetan Mib eta Sib-ean afinatutako tubak erabiltzen dira, baina Fa eta Do-an ere afinatzen dira.
Archivo:Two F tubas.jpg

Euskal Herrian esanguratsuenetakoa Azpeitiko metal boskotea da. Hona emen " El rey leon" lana azpeitiko metal boskotearen eskutik:
http://www.youtube.com/watch?v=39D2peveWDM