lunes, 13 de diciembre de 2010

IMANOL URBIETA

Imanol Urbieta edo Manolo Urbieta (Zarautz, Gipuzkoa, 1934 - ) Euskal Herriko musikari eta idazlea da. Teologian lizentziatua da nahiz eta iada jubilatua dagoen. Gasteiz, Donostia, Burdeos, Budapest eta Estrasburgon musika ikasketak burutu zituen. Oleskariak koroaren hastapenetan ere ibili zen.
Gehienbat, haurrentzat zuzenduriko musika egin izan du bere ibilbide guztian. Hala nola, Txoria nintzela edota John Brown abestien sortzailea da. Xirula Mirularen sortzailea ere bada.
1964 eta 1978 urte hartean, Joxe Antonio Azpeitiarekin batera Euskalzaleak taldearen partaidetako bat izan zen. Elkarte honen helburua, haurrei Euskara erabiltzera bultzatzea zen. Honez gain, Zarauzko haurren Euskal Jaiak erebultzatu zituzten.

ANGEL ILLARRAMENDI

Angel Illarramendi Larrañaga (Zarautz, 1958) euskal musikagilea da. Honen lan gehienak zinemarako eta antzerkirako soinu banda ezagunak izan dira, Tasio filmekoa esaterako.
Angelek armonia, kontrapunto, fuga eta konposisioan prestakuntza handi izan du, bere irakaslea Francisco Escudero izan zelarik. Hauek guztiak aparte zazpi sinfonien autorea ere bada;

  • Zelai rudin (Pradera azul) (1884)

  • Bigarren sinfonía (1986)

  • Harri zuria (Piedra blanca) (1988)

  • Sinfonía Ingenua (1993)

  • Bostgarren sinfonía (1996)

  • Seigarren sinfonía (1998)

  • Zazpigarren sinfonía (2007)


  • Pelikula ezagun batzuk: Tasio, Yoyes, 27 horas, Una estacion de paso...