martes, 12 de abril de 2011

ARKU DANTZA-
Dantza koreografzinta dantzaikoen multzo hau Gerra Zibilaren osteko urteetan hirietako dantza taldeak hasi ziren dantzatzen, garai hartan existitzen ziren neskentzako dantzen urritasunagatik eta taldeotan zegoen neska ugaritasunagatik gehienbat.  
Multzoa zinta dantza batek eta arku dantza batek sortzen dute. Lehenengoan taldea osotzen duten zortzi neskek euskal folklorean hain ezaguna den zintadun zuhaitzaren inguruan zintak kordatzen dituzte. Bigarrenean berriz talde berak zuri eta gorri koloredun arkuak eskuetan dituztela figura koreografiko batzuk sortzen dituzte musikaren doinuarekin.
Neskek ohiko gorularien jantzia daramate, lepoanzapia loturik. Gorulariaren jantzia gona gorriz, korpiño batez estalitako arku dantza alkandora zuriz eta enkajedun pololo (azpiko galtza) zuriz osatua dago; berau Emakumeen Alderdiak Gerra ZIbilean sartu izan zuen, dantza taldeen jantzi tradizionalak berreskuratzearen aldeko programan, honek ohituren adulterioa suposatu zuen, baita alde estetikoaren asmakizuna ere.










AURRESKUA-
Emakumeen aurresku edo Lekeitioko Soka Dantza bezala ezasoka dantzagutzen den dantza, soka dantzen egitura koreografikoei dagokien dantza da, hau da, partaideak eskuetatik helduta edo beste elementuren baten bitartez helduta, zapiak adibidez, aurkitzen diren dantzen multzoa.
Dantza hau Eguzki dantza edo Eguzki jaia izenez ere ezaguna da, udako solstizioarekin eta errito tradizionalekin duen harreman handia argi geldituz.
Dantza honetan erabiltzen den gaur egungo janzkera XIX. mendekoa da: gona beltz luzeak, alkandora zuria eta sorbaldetan Manilako xalak, garai hartan hain ezagunak zirenak.Dantzarako erabiltzen diren musika tresnak txistua eta danbolina dira.


DANTZARI DANTZA-


Izen honekin biltzen den dantza multzoa, Bizkaiko bilduma folklorikorik garrantzitsuena  da zalantzarik gabe, eta baita Euskal Herri osoko garrantzitsuenetakoa ere, dantza honek ederki erakusten baitu euskal herri eta kulturaren nortasun eta indarra.
Antzinatik gtxotxongiloaur egunera arte dantza hau Durangaldeko herrietan dantzatu da, hau da,Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Zaldibar eta Mañarian. Ez da ezagutzen antzina dantza hauek eremu zabalago baten burutzen ziren ala ez. Herri guzti hauetatik gaur egun Iurreta, Berriz, Garai, Abadiño, Izurtza eta Mañaria dira jatorrizko banderak mantentzen dituzten herriak eta lehenengo laurak dira dantza hauen tradizio eta exekuzioa hoberen mantendu dutenak, usadioa gurasoengandik semeengana transmititu baita era ezin hobean, herentzia sakratua balitz bezala. Dantzari Dantzan dantzariek erabiltzen duten jantzia alkandora eta praka zuria, gerriko eta txapela gorria, txaleko beltza, zapa edo zintzarriak hanketan eta zinta gorridun abarketa zuriak dira. Hauetaz gain, argi dagoenez, ezpatak eta makilak ere erabiltzen dituzte. Patroiaren egunaren bezperan, Donienatxa altxatzen dutenean, Dantzari Dantza kalez jantzita dantzatzen dute, txapela, gerriko eta zinta gorridun abarketak daramatzatelarik.


EZPATA DANTZA-


Dantzak hurrengo zatiak ditu:
  1. Sarrera: Plaza hartu ondoren taldeak bilakaerak errepikatzen ditu atzerantz eta aurrerantz ezpaten gurutzaketekin pabilioia sortuz. Talde honek ohorezko pasillo bat egiten du Ezpata Txikiak sartzeko eta dantzari hasiera emateko.
  2. Oinarria: Dantza honen ezaugarri nagusia Maisu Zaoinarriaharraren goratzea da, ezpatekin egindako ‘rose’ edo parrillaren gainean.
  3. Ezpata jokoa: Maisu Zaharra goian dagoela Ezpata Txikiek dantza bat burutzen dute Maisu Zaharrak ezpatekin joko bat egiten duen bitartean. Dantza honek Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka bat simulatzen du, eta duelu honen bukaeran ez dago ez garailerik ezta garaiturik ere. Aditu askok nekazari-gizarteetan propioa den orekaren ezaugarri bezala hartzen dute.
  4. Parrilla desegiten da plazatik irteteko, Ezpata Txikientzako ohorezko arkua berregin ondoren.
Jantziak: Maisu Zaharra: Ezpata-dantzarien taldea gidatzearen arduraduna da. Alkandora eta praka zuriak, zinta gorridun abarketa zuriak, zinta gorriak besoetan, txapela eta gerriko gorriak eta loredun txalekoa daramatza. Eskapularioak ere badaramatza, bata aurrealdean eta bestea atzealdean, nahiz eta gainontzeko dantzarienak baino txikiagoak diren. Olaetaren Aretxinagako San Miguelen bertsioan Maisu Zaharra San Miguel goiaingerua bezala janezpata dantzatzi zen, koraza, kaskoa, hegoa eta gar-itxurako ezpatarekin.
Ezpata Txiki: 2 edo 4 dantzari izan daitezke. Alkandora zuria eta zinta gorridun praka zuriak daramatzate, zinta gorridun abarketa zuriak, txapela eta gerriko gorriak, besoetan zinta gorriak eta kolore bereko lepokoa. Bi sastakai daramatzate kirtenean zapi zuriekin. Ez dute eskapulariorik janzten.
Dantzariak: Aurrekoen antzera janzten dira, hau da, alkandora zuria, zinta gorridun praka zuriak, zinta gorridun abarketa zuriak, txapela eta gerriko gorriak, besoetan zinta gorriak eta kolore bereko lepokoa. Hauek ostera, eskuineko sorbaldatik gerriraino gurutzatzen den banda gorri bat ere badaramate eta lau eskapulario, bi aurrean eta bi atzean, San Miguelen irudiarekin eta Xemeingo elizbarrutiaren armarriarekin.