jueves, 25 de noviembre de 2010

JAZZ-a

Jazz-a, XX. mendeko musika unibertsala, hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortzen da. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazz-ean.

*JAZZ-aren jatorria:
XIX. mende hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabo eramanak ziren AEBtara. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk jaso zituzten. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten

Instrumentuak

 Bandurria

Kitarraren antzeko herri instrumentua, hura baino txikiagoa eta zitarrarekin erlazionatua. 12 hari ditu; 6 bakun eta 6 bihurrikatu. Bereziki errondailetan erabiltzen da.

 Saxofoia

Tutu konikoa eta mihi sinplea du. Giltzeko sistema erabiltzen du zuloak estali edo irekitzeko.
Zazpi saxofoi mota daude, altua eta tenorea erabiltzen dira gehien bat.
Oso funtzio garrantzitsua betetzen du bandetan, jazz-ean, rock-ean eta herri musikan.

 Tronpeta

Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean enbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.
Hiru balbula ditu eta balbuletan pistoi batzuk malguki bidez mugitzen dira eta nola zapaltzen den kontu, hodi barruko aireari bidea ireki ala itsi egiten diote, horrela soinu desberdinak sortuz.
Soinu argi eta disdiratsua du. Ozen jo ezkero soinu sarkorra du eta orkestrako instrumentuen gainetik entzuten da.

 Pianoa

Hari kolpatuzko tekla instrumentua da. 85 tekla txuri beltz ditu. Pianoa, funtsean, kutxa batean sartutako harpa bat da, sokaz hornitua eta bibrazioak handitu egiten dituen erresonantzi kaxa bat duena.
Hariak altzairuzkoak dira, luzera eta diametro desberdinekoak eta erresonantzi kaxan ilaran ipiniak daude.
Pianoa Klasizismoan hasi zen erabiltzen (Haydn eta Mozart) eta erromantizismoan instrumentu garrantzitsuenetakoa izan zen (Beethoven).
Hariak kokatuta dituzten moduaren arabera bi piano mota daude: kolazkoa eta bertikala.

Tronboia

Urteetan zehar ezer gutxi aldatu den instrumentua da tronboia. Balbulen ordez luzatu eta laburtu egin daitekeen atzera-aurrerako tutua du tronboiak; era horretan soinu grabeago edo zorrotzagoak egin ditzake.
Soinu oso lasai eta leunak, dramatiko eta ozenak sor ditzake tronboiak.

Kontrabaxua

Sokazko instrumentuen familiako grabeena da. Duen neurriagatik lurrean eusten zaio eta zutik dagoela jotzen du musikariak.
Gaur egun, kontrabaxua garrantzi handikoa dugu jazz musikan eta arkua erabili baino, hariak punteatuz edo egurraren aurka kolpatuz jotzen da.


Istrumentu hauek dira esanguratsuenak baina ala ere guztietan esanguratsuena pianoa da.

jueves, 18 de noviembre de 2010

DODEKAFONISMOA

Dodekafonismoa edo musika dodekafonikoa, hamabi tonuko musika esan nahi duena (grezieratik dodeka, hamabi eta fonós, soinua) musika atonalaren forma bat da, konposaketa teknika batekin, non, eskala kromatikoko 12 notak baliokide bezala jotzen diren, hau da, harreman ordenatu batetara lotuak, noten artean hierarkiarik ezarri gabe. Hamabi nota edo tono erdiak garrantzi berekoak diren printzipioarekin idazten da, musika tonalaren aurkakoa izaki, azken kasu honetan, nota batzuk nagusi direlarik eta tonalitate zehatz batekin. Barne harremana Note-Row edo nota hilara baten erabileraz ezartzen da, hamabi notek osatzen dutena, batzuetan gutxiago ere izaten diren arren. Konposatzaileak aukeratzen du ze ordenatan agertzen diren, baina, saila berriz hasi arte, notarik errepikatu gabe.


Musikari garratzitsuena Arnold Schoeberg dela esan dezakegu.



Hemen ikus dezakezue bere bizitzari buruzko datu gehiago.
http://www.epdlp.com/compclasico.php?id=1125

martes, 16 de noviembre de 2010

POSTERROMANTIZISMOA

Posterromantizismoa erromantizismoko ideietara bueltatzea izan zen, hau da, berriro sentimenduak adieraztera musikaren bidez.

MUSIKARI GARRANTZITSUENAK:

Gustav Mahler http://www.epdlp.com/compclasico.php?id=1051


Sergei Rachmaninov http://www.epdlp.com/compclasico.php?id=1097


Richard Strauss http://www.epdlp.com/compclasico.php?id=1138


Camille Saint- Saëns http://www.epdlp.com/compclasico.php?id=1118

jueves, 11 de noviembre de 2010

INPRESIONISMOA

Inpresionismoa arte modernoaren mugimendu nagusietakoa da, XIX. mendeko bigarren erdian eta Parisen bereziki garatutakoa.

Inpresionismoak itxura baino gehiago argiak eta koloreak, eta errealitateak baino gehiago zirrarek, inpresioek, eragindako lilurak lantzen zituzten.
Inpresionismoak eskala pentatonikoak, gonga eta gamelan orketrako musika tresnak inportatzen ditu, beste herrialdeetatik. Antzinako moduak berreskuratzen ditu eta tonu osoen eskala aurkitzen.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Inpresionismoa ( Hemen aurki ditzakezue inpresionismoari buruz ezaugarri gehiago.)

Musikari nagusiak

Claude Debussy(1862-1918) inpresionismoaren ordezkari gorena da. FAUNOAREN BAZKALONDOARI PRELUDIOA, bere lanik ezagunena da.

http://www.youtube.com/watch?v=cvFyq5CCxVE Hemen ikus dezakezue bere lanik ezagunena.

http://es.wikipedia.org/wiki/Claude_Debussy Hemen aurki ditzakezue bere bizitzari buruzko datu gehiago.

Maurica Ravel (Ziburu, 1875eko martxoaren 7a - Paris, 1937ko abenduaren 28a) musikagile eta piano jolea zen. BOLERO da bere lanik ezagunena.

http://www.youtube.com/watch?v=3-4J5j74VPw Hemen ikus dezakezue bere lanik ezagunena.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Maurice_Ravel Hemen ikus dezakezue bere bizitzari buruzko datu gehiago.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

XX. mendeko euskal musikariak

JESUS ARAMBARRI
1902-ko Bilboko zazpi kaleetan jaio zen eta uztailaren 10-ean Madrilen hil zen. Aita musikaria zuen. 16 urterekin pianoa joten zuen eta denborarekin bilboko orkestra sinfonikoaren zuzendari bihurtu zen.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Aranbarri


FELIX IBARRONDO
1943- ko ekainean jaio zen Oñatin. Lehenengo musika ikasketak aitarekin egin zituen, Antoniorekin (solfeoa eta armonia).
http://es.wikipedia.org/wiki/F%C3%A9lix_Ibarrondo


LUIS DE PABLO
1930-ean bilbon jaio zen. 8 urterekin musika ikasketak hasi zituen, eta 13 urte zituela konpozizioak egiten hasi zen. Gero aita hil zitzaion eta familiaren kargu egin behar izan zen, gero madrilen egin zituen abokatu izateko ikasketak eta hainbat urte aritu zen abokatu bezala.
http://www.biografiasyvidas.com/biografia/p/pablo_luis.htm

CARMELO BERNAOLA
1929-ko ekainaren 16an jaio zen Otxandion, bizkaian eta 2002-an ekainaren 5ean hil zen Madrilen.
Lan askoren egilea eta askotan saritua izan zen Bernaola. 82 lan egin zituen zinema, telebista eta antzerkirako, eta horrez gain musika klasikoan oso emankorra izan zen.
http://es.wikipedia.org/wiki/Carmelo_Bernaola



JOSE LUIS ITURRALDE
1908-an jaio zen martxoaren 17an, Donostian. Bera jaiotako herrian ikasi zituen hainbat gauza, solfeoa, pianoa... 1985-ean donostian hil zen.
http://www.euskonews.com/0524zbk/efem52403es.html
José Luis Iturralde Pérez

FRANCISCO ESCUDERO

Francisco Escudero (Zarautz, Gipuzkoa, 1912ko abuztuaren 13a - Donostia, Gipuzkoa, 2002) euskal musikagilea zen. Donostiako Musikaren Udal Ikastegian hasi zen musika ikasten beranduago Madrilen amaitzeko.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Francisco_Escudero