jueves, 25 de noviembre de 2010

JAZZ-a

Jazz-a, XX. mendeko musika unibertsala, hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortzen da. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazz-ean.

*JAZZ-aren jatorria:
XIX. mende hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabo eramanak ziren AEBtara. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk jaso zituzten. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten

Instrumentuak

 Bandurria

Kitarraren antzeko herri instrumentua, hura baino txikiagoa eta zitarrarekin erlazionatua. 12 hari ditu; 6 bakun eta 6 bihurrikatu. Bereziki errondailetan erabiltzen da.

 Saxofoia

Tutu konikoa eta mihi sinplea du. Giltzeko sistema erabiltzen du zuloak estali edo irekitzeko.
Zazpi saxofoi mota daude, altua eta tenorea erabiltzen dira gehien bat.
Oso funtzio garrantzitsua betetzen du bandetan, jazz-ean, rock-ean eta herri musikan.

 Tronpeta

Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean enbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.
Hiru balbula ditu eta balbuletan pistoi batzuk malguki bidez mugitzen dira eta nola zapaltzen den kontu, hodi barruko aireari bidea ireki ala itsi egiten diote, horrela soinu desberdinak sortuz.
Soinu argi eta disdiratsua du. Ozen jo ezkero soinu sarkorra du eta orkestrako instrumentuen gainetik entzuten da.

 Pianoa

Hari kolpatuzko tekla instrumentua da. 85 tekla txuri beltz ditu. Pianoa, funtsean, kutxa batean sartutako harpa bat da, sokaz hornitua eta bibrazioak handitu egiten dituen erresonantzi kaxa bat duena.
Hariak altzairuzkoak dira, luzera eta diametro desberdinekoak eta erresonantzi kaxan ilaran ipiniak daude.
Pianoa Klasizismoan hasi zen erabiltzen (Haydn eta Mozart) eta erromantizismoan instrumentu garrantzitsuenetakoa izan zen (Beethoven).
Hariak kokatuta dituzten moduaren arabera bi piano mota daude: kolazkoa eta bertikala.

Tronboia

Urteetan zehar ezer gutxi aldatu den instrumentua da tronboia. Balbulen ordez luzatu eta laburtu egin daitekeen atzera-aurrerako tutua du tronboiak; era horretan soinu grabeago edo zorrotzagoak egin ditzake.
Soinu oso lasai eta leunak, dramatiko eta ozenak sor ditzake tronboiak.

Kontrabaxua

Sokazko instrumentuen familiako grabeena da. Duen neurriagatik lurrean eusten zaio eta zutik dagoela jotzen du musikariak.
Gaur egun, kontrabaxua garrantzi handikoa dugu jazz musikan eta arkua erabili baino, hariak punteatuz edo egurraren aurka kolpatuz jotzen da.


Istrumentu hauek dira esanguratsuenak baina ala ere guztietan esanguratsuena pianoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario